2018/03/01

“Lurralde Bizia” erakusketa ibiltaria

Derioko Udalak Bilbo Metropolitarraren LPPren Aurrerapenari buruzko “Lurralde Bizia” erakusketa ibiltaria bisitatzera gonbidatzen zaitu. Martxoaren 5etik 9ra bitartean bisitatu ahalko da, Kulturbirika Kultur-etxean.

-

Fase honen helburua da aurretik egindako lanaren eta parte-hartzearen ondorioz eremu funtzionalerako proposatutako lurralde eredua deskribatzen duen Aurrerapena helaraztea.

Hasierako Onespenerako Dokumentuaren prestaketa hasi aurretik, ekarpenak eta aldaketak biltzeko hainbat ekintza proposatzen dira, besteak beste, aipatutako Dokumentuari buruzko erakusketa ibiltaria.

Derion, erakusketa martxoaren 5etik 9ra bitartean ikusi ahal izango da, Kulturbirika Kultur-etxean. Horrekin batera, postontzia eta galdetegiak egongo dira herritarrek ekarpenak bertan egin ahal izateko.

Erakusketa bisitatzeaz gain, web-orri honetan www.bizkaia.eus/LPPBMberrikuspena eta sare sozialetan (Facebook: Lurralde Bizia eta Twitter: @lurraldebizia) agertzen diren eguneratzeak jarraitu ditzakezue, LPPren berrikuspenari, parte-hartze prozesuari eta ekintzen egutegiari buruzko informazio guztiarekin.

Atzera