2019/04/16

Multikirol-Campuseko eskaintza berrirako asteak hautatzearen emaitzak

Mila esker denoi, parte hartzeagatik eta zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik!

-


Dakizuen bezala, parte hartzeko prozesu bat egin dugu jakiteko familiek zein astetan behar duten gehien multikirol-campus berria eskaintzea.

72 familien eta balizko 106 erabiltzaileren botoak jaso ditugu eta bakoitzak gehienez ere gogokoen dituzten 3 aste hautatu dituzte. Emaitzak txertaturiko PDFan kontsulta daitezke.

Udalak, gehien eskatu diren 5 astetan (1, 2, 3, 6 eta 7) eskainiko du multikirol-campusaren zerbitzua.

Datozen astetan, Udalekuen eta Mutikirolaren informazioa biltzen duen diptikoa bidaliko die familiei, eta bertan adieraziko dira bi programotan izena emateko prozedura, epeak eta modua.

Mila esker denoi, parte hartzeagatik eta zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik!

Emaitzak (PDF, 153KB)


Atzera