2019/10/01

Partaidetzan oinarritutako aurrekontua 2020

Herritarren partaidetza Herritarren proposamenen bilketa: urriaren 1etik 17ra


Derioko Udalak, beste urte batez, bertako biztanleak kontuan izan gura ditu, udal aurrekontua egiteko. Horretarako, dagokion partaidetza prozesua hasiko dugu, Derion erroldatuta dauden 16 urtetiko gorakoek, gure udalerria hobetzeko euren proposamenak aurkez ditzaten.

Proposamenek baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:

  • Interes orokorrak izan beharko du lehentasuna, norbanakoen interesei erantzun behar barik.
  • Ekonomiaren ikuspuntutik bideragarria izan beharko da, eskatzen duen inbertsioari dagokionez eta ondorengo ustiapen edo/eta mantentze-lan gastuari dagokionez ere.
  • Udalerriko biztanleen bizitza kalitatea hobetzeko edo udalak, bere eskumenak gauzatzean, ematen dituen zerbitzuak hobetzeko balio beharko du.

Proposamen ireki horiek gobernu taldeak eta horien eragina jasotzen duten sailetako teknikariek aztertuko dituzte, eta eskariei erantzungo dizkieten eta teknikaren eta ekonomiaren ikuspegitik bideragarriak izango diren proiektu bilakatuko dituzte. Azkenean, proiektu horiek derioztarren bozketa jasoko dute, eta herritarrak izango dira partaidetzan oinarritutako prozesuaren xede diren udal baliabideen aplikazio lehentasunak erabakiko dituztenak.

Prozesu horretarako aurreikusitako faseak eta egunak hauek izango dira:

Urriak 1 - urriak 17: herritarren proposamenen bilketa:

Zuzenean joanda Herritarren Arretarako Udaletxeko “Gertuan” Zerbitzura edo Kultur Birikara, horretarako dagoen formularioa erabiliz, argitaratu den partaidetzarako webgune formularioa on-line zuzenean betez (kontsultatu www.deriokoudala.net) edo behean ematen den formularioaren word plantilla bete eta emailez bidaliz partaidetza@deriokoudala.net helbidera.

Urriak 18 – azaroak 17: proposamenen barne azterketa eta proiektuen sorrera

Azaroak 18: proiektu bideragarrien argitalpena:

Udal iragarki oholean eta udal webgunean (www.deriokoudala.net).

Azaroak 20 - azaroak 25: proiektuen bozketa webgunean:

Bozketa, udal webgunean (www.deriokoudala.net) egingo den inkesta bitartez gauzatuko da. Beharrezkoak diren ezagutzak edo baliabideak ez dituzten pertsonak Herritarren Arretarako Udaletxeko “Gertuan” Zerbitzura edo Kultur Birikan dagoen KZGunera joan ahal izango dira, eta bertan botoa emateko aukera eskainiko zaie. Pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du botoa eman, eta horretarako NAN aurkeztu beharko du, identifikatzeko. Datu hori baliagarria izango da, baita ere, beharrezkoak diren adinari (+16) eta erroldatzeari buruzko eskakizunak egiaztatzeko.

Abenduak 5: emaitzen argitalpena:

Botoak zenbatu ondoren, emaitzak udal iragarki oholean eta udal webgunean (www.deriokoudala.net) argitaratuko dira. Parte hartzera animatu gura zaituztegu. DERIO AURRERA!

Atzera