1.4 Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen mugak

Eskubide horrek mugak ditu, eta muga horiek “Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko bideari eta Gobernu ona”-ri buruzko 19/2013 Legeak (14. eta 15. artikuluak) ezartzen ditu. Muga nagusia datu pertsonalak babesteko beharra da. Horrez gain, hirugarrengoen interesak ere errespetatu beharko dira (jabetza industriala eta intelektuala, sekretu profesionala, eta abar).

Bestalde, ukatu egin ahalko dira behin eta berriro errepikatzen diren informazio-eskaerak eta gehiegikeriaz egiten direnak, horretarako justifikaziorik gabe, gardentasun handiagoa lortzeko helburuarekin. Edonola ere, informazioa ukatzeak salbuespena izan beharko du, eta ez araua; hala, ukatzea babestu nahi den eskubideari egokituko zaio eta proportziozkoa izango da.


Eguneratuta
Atzera