1.1 Zer da eta zertara behartzen du gardentasuna

Gardentasuna honela defini daiteke: “gobernuek herritarrei beren ekintza guztien eta, bereziki, diru publikoaren erabileraren berri emateko duten betebeharra, ustelkeria-kasurik, eta abar, gerta ez dadin”.

Gardentasunari, Jendaurreko Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legean zehazten dira ezarri beharreko oinarrizko arauak; lege hori Estatu osorako da, eta 2013ko abenduaren 10eko BOEn kaleratu zen. Arauon arabera, eta gardentasuna lortze aldera, toki-erakundeek nahitaezkoa dute gardentasun aktiboaren inguruko edukiak argitaratzea 2015eko abendutik aurrera.

Halaber, eta aipatutako legeak osatzeko, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea ere aplikatu behar da, 2016ko apirilaren 14an EHAAn argitaratua. Lege horrek zehazten ditu Euskadiko toki-erakundeek zer betebehar dituzten publizitate aktiboaren arloan, esparru materialetan sailkatuta eta biztanleriaren arabera epe desberdinak ezartzen.



Eguneratuta
Atzera