3. GARDENTASUNAREN EBALUAZIOA ETA HOBEKUNTZA


Derioko Udalak erabateko konpromisoa du kudeaketaren gardentasunarekin eta gobernu onarekin. Hori horrela, Udalak gardentasun-ataria jarri zuen martxan 2015. urtearen amaieran, eta Udalaren egoeraren lehen autoebaluazioa egin zuen Udalen Gardentasun Indizeari (UGI) zegokionez. Indize hori Nazioarteko Gardentasuneko gobernuz kanpoko erakundeak egiten du; hain zuzen, hori da, agian, arlo horretako erreferentziarik ezagunena.

Gainera, alkatetza buru dela, eta gardentasunaren kultura hori zabaltzeko eta eraginkorra izateko asmoz, Udalbatzak zinegotzigo espezifiko bat dauka: GARDENTASUNA ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA eta hori gardentasuneko barneko batzorde batek zuzentzen du. Batzorde horrek urtean zehar publizitate aktiboko, jaso litezkeen informazio publikoko eskaeretako eta gaia horrekin lotutako beste alderdi batzuetako betebeharren betetze-mailaren jarraipena egiten du. Gauzatutako jarduera guztiak urteko txosten labur batean jasotzen dira.

Udalbatzak deriotar guztiak animatu nahi zaituzte hobetzeko edozein iradokizun egitera, ezarri dugun kudeaketa publikoko bikaintasuna lortzen lagundu ahal izateko.


Hona idatzi:

naiarza@deriokoudala.net

gardentasuna@deriokoudala.net


Dokumentuak: