2016/09/06

Derioko Udalak mugikor bidez oharrak emateko zerbitzua estreinatu du

Derioko Udalak herritarrei oharrak mugikor bidez emateko zerbitzu berria irailaren 6an inauguratzen du. Zerbitzu hori erregularra eta doakoa izango da, Derio Zabaltzen app deskargatuta dutenentzat.


Derioko Udalak herritarrei oharrak mugikor bidez emateko zerbitzu berria irailaren 6an inauguratzen du. Zerbitzu hori erregularra eta doakoa izango da, Derio Zabaltzen app deskargatuta dutenentzat.

Funtzio berri horrekin, aplikazioak bilakaera izango du, betiere, herritarrei arreta hobea emateko helburuarekin. Modu horretara, herritar guztiek jasoko dute udal-gaiei buruzko informazio eguneratua, inolako gestio gehigarririk egin gabe.

Edukiaren aldetik, mota askotako oharrak jaso ahalko dira: kirol ekitaldiak, kultura, ikastaroak edo jaietako agenda, bai eta larrialdiak, matxurak edota inskripzioak egin nahiz eskabideak aurkezteko epeak ere.

Derio Zabaltzen app

Derio Zabaltzen mugikorrerako aplikazioa da, eta 2015ean abiarazi zuen Udalak. Bertan, herriko azken albisteak irakur daitezke –udalaren webgunean argitaratzen direnak, hain zuzen ere-, Kalezaindu erreminta eskuratu daiteke, eta, irailetik aurrera, oharrak ere jaso ahalko dira, aldian-aldian.

Kalezaindu baliatuz, udalerrian matxura edota kalteren bat detektatu duten erabiltzaileek zuzenean bidali dezakete oharra Udalera. Geolokalizazioari esker, aplikazioak berehala kokatzen du gertaeraren lekua. Kokalekuarekin batera, azalpen labur bat bidaltzen da, bai eta argazkia ere, nahi izanez gero. Horren ostean, gertaera horren nondik norakoen berri ematen du Udalak, arazoa erabat konpontzen den arte.

Dagoeneko aplikazioa mugikorretan deskargatuta dutenek azken eguneratzean Oharrak izeneko atal berria gehitu zaiela ikusiko dute. Aplikazioa lehendabizikoz orain deskargatzen dutenek, berriz, atal hori hasieratik izango dute eskuragarri.

Deskargatu app-a denda hauetan:  

app_google play

app_app store


deriozabaltzen_parte-hartzeko

Atzera