2018/10/01

2019ko Aurrekontu Parte-hartzaile

Oraingoan ere Derioko Udalak herritarrak aintzat hartu nahi ditu 2019ko aurrekontua egiteko. Horretarako, herritarren beharrak eta lehentasunak zuzenean jasoko dituzten proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu.

-

Oraingoan ere Derioko Udalak herritarrak aintzat hartu nahi ditu 2019ko aurrekontua egiteko. Horretarako, herritarren beharrak eta lehentasunak zuzenean jasoko dituzten proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu. Hori horrela, onartutako proposamenen artean banatuko diren 60.000 euroko hasierako partida espezifiko bat jarriko du.

Derion erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eta Derioko elkarte edo erakundeek bidali ahal izango dituzte proposamenak, 2018/10/31ra arte. Horretarako, erabilgarri jarri diren kanaletako edozein baliatu ahal izango dute:

  •     -  Papereko formularioa bete eta entregatuta; inprimakia Udalaren aurrez aurreko arretarako GERTUAN bulegoan, KULTURBIRIKAn edo KIROLDEGIAn eskura daiteke.
  •     -  Mezu elektroniko bat bidalita partaidetza@deriokoudala.net helbidera; proposamena horretarako sortutako ereduan erantsi beharko da.
  •     -  Udal-webgunean dagoen online formularioa beteta; horretarako orri nagusiko PARTAIDETZA bannerrean sartu behar da.

Gainera, Alkatea eta Zinegotziak egongo dira urriaren 10ean arratsaldez (18etatik 20etara) eta urriaren 20an goizez (10etatik 12etara) KULTUR BIRIKAN, zalantza guztiak argitzeko eta iradokizunak eta proposamenak zuzenean hartzeko.

Proposamenak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

  •     -  Interes orokorra lehenetsi beharko da eta ez interes partikularrak.
  •     -  Proposamenak ekonomikoki bideragarria izan behar du, bai beharrezkoa den inbertsioari dagokionez bai ondoren hori ustiatzeko eta/edo mantentzeko egin beharko den gastuari dagokionez.
  •     -  Proposamenak baliagarria izan behar du udalerriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta/edo Udalak bere eskumenak gauzatzean ematen dituen zerbitzuak hobetzeko.

Proposamenak jasotzeko epea amaitutakoan, Udaleko sailek horien edukia aztertuko dute ikuspegi tekniko, juridiko eta ekonomikotik, eta zehaztuko dute ea bideragarriak diren eta zer-nolako lehentasuna duten Derioko 2019ko udal-aurrekontuan sartzeko.

Prozesuaren amaieran, Udalak aurkeztutako proposamenak ezagutaraziko ditu, eta jakinaraziko du 2019ko aurrekontuan zein sartuko diren, datorren ekitaldietarako zein utziko diren eta zein ez diren onartu.

Animatu eta parte hartu. DERIO AURRERA!

Kartela (PDF 288 KB)

Formularioa (PDF 84,1KB)

Atzera