2020/09/23

2021eko aurrekonturako bideragarriak diren proiektuen bozketa


Uztailaren amaieran amaitu zen herritarren proposamenak jasotzea 2021eko aurrekonturako. Guztira 27 proposamen erregistratu dira gaztelaniaz eta honako segmentazio honekin adin eta sexu tarteei dagokienez:

20200923_sexo-y-edad_b

Hona hemen jasotako eskaeren gaiak:

20200923_tematicas_b


Jasotako herritarren proposamenak aztertu ondoren, eskaera horiei erantzuten dieten 4 proiektu bideragarri zehaztu dira, teknikoki zein ekonomikoki.


2021eko aurrekonturako proiektuak
Proiektua Xehetasuna
1. Bizikleta-sarea garatzea Proiektuaren deskribapena (PDF 12KB)
2. Txakurguneak hobetzea Proiektuaren deskribapena (PDF 12KB)
3. Eskolara lagunekaz Proiektuaren deskribapena (PDF 12KB)
4. Udal estetika hobetzea Proiektuaren deskribapena (PDF 12KB)


Proiektu horiek irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean (biak barne) bozkatu ahal izango dituzte derioztarrek, eta, horrela, partaidetza-prozesu honen xede diren udal-baliabideak aplikatzeko lehentasunak erabakiko dituzte. ZOAZ PARTAIDETZA-ra bozkatzeko.

Gogorarazten dugu 16 urtetik gorako derioztar guztiek eman ahal izango dutela botoa (behin bakarrik), eta NANa aurkeztu beharko dutela baldintza horiek baliozkotzeko.

DERIO AURRERA!



Atzera